KONPOST GUNE BERRIA ARESON

  • 11 Jul 2016
  • Areso Udala

AUZO KONPOSTA
Herritar agurgarria:
Orain dela hilabete batzuk Areson auzo-konposta egiteko gune bat ezarri genuen. (plaza zaharrean). Horri esker, parte hartzen duten herritarrek beraien hondar organikoak (sukaldekoak, hostoak, belarra…) murriztuko dituzte horiekin konposta lortuz, hau da, ongarri naturala.
Ingurumena zaintzea guztion ardura da, eta auzo-konpostajeari esker hondakinak murrizten ditugu, garraioak eragindako kutsadura ekidin eta gure lurren emankortasuna hobetu.
Hondar organikoak etxeko hondarren %40 dira. Hori dela eta, materia organikoa birziklatzeak, ekintza xumea dirudien arren, eragin handia du.
ANIMATU ETA ERABILI!

Haz un comentario