HEZIKETARAKO ETA HEZKUNTZARAKO DIRULAGUNTZA
Aresoko Udalak ikasleei dirulaguntza ematea erabaki du, heziketa eta hezkuntzarako gastuak ordaintzeko. Laguntzak honako ezaugarriak izango ditu:
Laguntzaren zenbatekoa: egiaztatzen den gastuaren %50; gehienez ere 100 euro urteko eta ikasleko.
Laguntza jasotzeko baldintzak:
- 2020an burututako jarduerak.
- 16 urte bitarteko gazte eta haurrak.
- Areson erroldatuak, gutxienez urte bateko antzinatasunarekin.
- Heziketan edo hezkuntzan izandako gastua egiaztatu behar da fakturen, ordainagirien edo antzeko agirien bidez.
- Kirol jarduerei dagokienez, ikastaro ez lehiakorrak hartuko dira kontuan, adibidez igeriketa ikastaroak.
Dokumentazioa aurkezteko epea: Ekainaren 21etik uztailaren 23ra.
Eskaera orriak Udaleko Batzar Aretoan daude eskuragarri eta behin beteta, eskatzen diren agiriekin batera, Idazkaritzara ekarri edo areso@areso.eus helbidera bidali beharko dira.