ARGAZKI LEHIAKETA
“Mendialdea Zoragarria” lelopean Aralar-Urbasa Landetxeen Elkarteak antolatutako argazki
lehiaketa
“Mendialdea Zoragarria” lelopean Aralar-Urbasa Landetxeen Elkarteak argazki lehiaketa antolatu du.
Ekimen honekin eskualdean dugun ondareak balorean jartzea nahi dugu: jendeak, naturalak, paisaiak, herriak, historikoak, ohiturak, kultura,… azken finean, gurea dena, egiten gaituena agerrarazi eta proiektatu nahi dugu.
Lehiaketaren eremua erabakitzerakoan “eskualde zabala” eta ongi zehaztu gabea dagoela, eta lurralde antolaketa inguruan interpretazio desberdinak eta konplexuak egon daitezkeela kontuan hartu dugu. Baina bai orografian, bai paisaian, bai kultura-ohituretan eta gurea kanporatzeko garaian (turismoa) antzekoak edo berdinak direla ikusita alde batetik, eta gure Elkartea momentu honetan lurralde horretan hedatuta dagoela bestaldetik, horrela zehaztea erabaki dugu: Arano, Goizueta, Leitza, Areso, Larraun, Lekunberri, Araitz, Betelu, Imotz, Basaburua eta Ultzama udalerritan, edo inguruko parajetan kokatzea.
SARIAK: 1. Asteburuko egonaldi xarmangarriak. 2. Bazkari-afari oso goxoak. 3. Otarre ederrak bertako produktuekin. + Zozketak
EPEA: Azaroak 4 arte
INFORMAZIO GEHIAGO <https://www.aralar-urbasa.com/argazkiak/index.html>
https://www.aralar-urbasa.com/argazkiak/index.html