ABISU LEGALA
JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA
Atari hau osorik jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dute. Espresuki debekatuta dago atari honen kopia osoa edo partziala egitea, Aresoko Udalaren berariazko baimen idatzirik izan ezean. Atari hau edo honen edukiak indarreko araudian ezarritakoaren kontra erabiltzea legez zigortzen ahalko da.
DATU PERTSONALEN BABESA
Egoitza honen entitate arduraduna Aresoko Udala da.
Erabiltzaileek webgune honen bidez emandako datu guztiak Aresoko Udalaren ardurapean geratuko dira, sarearen bidez herritarrei arreta emateko helburuz: informazioa, kontsultak, kudeaketak, izapideak, iradokizunak eta eskaerak bideratuko dira sarearen bidez.
Datu pertsonalak erabiltzaileak bere borondatez emanen ditu eta erabiltzaileari dagokion laukian klikatuz gero aipatutako helburuetarako bere datuak erabiltzeko baimena emanen du.
Emandako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren arduradun bakarra erabiltzailea da, eta Aresoko Udalak ez du horren gaineko ardurarik izanen.
Datuen erabileraren inguruko segurtasun neurriak hartzen ditu Aresoko Udalak, dagozkion arriskuak kontuan hartuz.
Udalak titularren inguruko zein datu dituen jakiteko, okerrak badira zuzentzeko, beharrezkoak ez direnean ezabatzeko eta mugatzeko eskubidea dute titularrek. Guzti hau gauzatzeko Aresoko Udalera idatzizko eskaera bat bidal dezakete honako helbidera: Eliz Bidea, 31876 Areso edo e-posta bidaliz areso@areso.eus helbidera.
Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea izanen dute, egin den erabilera indarrean den araudiarekin bat ez datorrela uste badute.
ERANTZUKIZUN MUGATUA
- Atari honetan jasotzen da Aresoko Udalak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik fede onez bildutako informazioa. Hala ere, Aresoko Udalak ez du atariaren edo bere edukien gaineko berme espliziturik zein inpliziturik ematen. Udalak ez du bermatzen atariko orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izanen direla.
- Aresoko Udalak ez du bere gain hartuko ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik; sistema informatikoetan sortutakoak, birus informatikoak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindako kalteak barne. Aresoko Udalak informazioaren baieztatze idatzia eskatzea gomendatzen du, hala behar izanez gero.
ERABILERA MUGATUA
Atari honetako informazioa erabiltzerakoan, kasuan kasuko arauak beteko dira. Aresoko Udalak ez du bere gain hartuko atariko edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.
BESTELAKO BALDINTZAK
- “Atari” terminoak, erabilera baldintza hauen ondorioetarako, “webgune” esan nahi du.
- Aresoko Udalak beretzat gordetzen du edozein unetan atari honetako edukiak eta bertan Sartzeko Baldintza Orokorrak aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe.
- Erabilera Baldintza Orokor hauek, eta erabiltzailearen eta bitartekotzaren artean ezartzen diren harreman guztiak indarreko lege espainiarrak arautuko ditu.
- Ataria erabiltzeak berekin dakar aurreko Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea.