ARESOKO IDAZKARI-KONTUHARTZAILEA KONTRATATZEKO DEIALDIA
ARESOKO IDAZKARI ETA KONTUHARTZAILE LANPOSTUA ALDI BATEZ ETA KONTRATU ADMINISTRATIBOAREKIN BETETZEKO HAUTAGAIEN LAN POLTSA OSATZEKO DEIALDIA
Aresoko idazkaria eszedentzia egoeran dagoenez, Aresoko Udalak ordezkoa bilatzeko prozesuari ekin dio.
Hori dela eta, Udalak idazkari – kontuhartzaile lanpostua aldi baterako betetzeko eta lan poltsa osatzeko deialdia martxan jarri du, Alkateak 80/2019 Ebazpenaren bidez onartu duena.
Interesdunek urriaren 8ko 14:00ak arte izango dute parte hartze eskaerak aurkezteko epea.