Cederna Garalur Elkarteko lan-eskaintza
Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo-sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarritutako ekintza-plan bat diseinatu eta martxan jar dezan.
Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Nekazaritza-adar batean, ingurumen-zientzietan eta/edo antzekoetan tituluduna izatea, euskalduna izatea (B2 maila egiaztatu edo baliokiderekin), eta B1 gida-baimena edukitzea. Horiez gain, positiboki baloratuko da lanpostuarekin lotura duen prestakuntza osagarria, lanbide-esperientzia eta eskualdea ezagutzea.
Lanpostuari buruzko argibide osagarria eta kontratazio-prozesuan baloratuko dena jaitsi daiteke ondorengo estekan: www.cederna.eu/eus
Lanaldi erdiko kontratua izanen da, abenduaren 31ra arte, eta lana egoki burutuz gero, kontratua luza daiteke.
CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua “MENDIALDEKO ELIKADURA TEKNIKARIA” izanen da. Epea 2019ko otsailaren 14an, 14:00etan, bukatuko da. Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono-zenbakian
Profila