ESKOL-ETXEKO BERRITZE LANAK

  • 29 Ira 2022
  • Areso Udala

 

Aresoko Udalak Eskol-etxeko lehenengo solairuaren berritze lanak gauzatu ditu, eskola eta herritarrei erabilera anitzeko gela bat eskeintzeko helburuarekin. Horrela izanda, obrak bukatzean honako erabilerak izango dituen gela berria edukiko dugu Eskol-etxeko eraikineko lehenengo solairuan:

  • Jangela edo Office bat
  • Entzunareto bat
  • Bilera gela bat
  • Biltegi bat
  • Informatika gela
  • Komuna

ARESOKO UDALAK lanak gauzatzeko 112.026,80 € (BEZa barne) -ko aurrekontua onartu zuen 2022ko abuztuak 1ean ospatu zen Osoko Bilkuran.

Proiektua Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak diruz lagunduko du, azaroaren 30ean, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emandako 282E/2021 EBAZPEN bidez onartutako dirulaguntzaz. Gehienez ere 80.000 euro jasoko dira.

KARTELA

F.2. Dirulaguntzaren Iragarki kartela