Erregistro formularioa

Please fill up the form below:

Geografia

GEOGRAFIA

Areso inguruak udazkenean

INGURUA

 

Nafarroako ipar mendebaldean kokatuta dago Areso.

Leitzarango bailararen erdi erdian, Gipuzkoarekin mugakide. Iparraldean eta mendebaldean Berastegi (Gipuzkoa), hegoaldean Araitz eta Larraun eta ekialdean Leitza.

Erliebea menditsua da, herria 489 metroko altueran dago, eta inguruan dituen mendiak 1.000 metrotik gorakoak dira; Irumugarrieta 1.427 metro, Aldaon (1.411 metro), Boin (1.353 metro) eta Aretxueta (1.342 metro) mendiak nabarmentzen dira.

Astomela errekastoak bere urak Leitzaran ibaira bideratzen ditu.

Areso klima

KLIMA

 

Kantauri itsasaldearen gertutasunagatik, klima euritsua eta hezea da. Neguan elurrak, noiznahi zuri kolorez janzten ditu inguruko mendiak eta baita herria ere. Udaberria eta udan termometroek gorako joera hartzen dute, klima goxoaz gozatuz. 1988az geroztik, Otxanea baserrian, Nafarroako Gobernuak jarritako estazio meterologikoa dago.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, más información.

ACEPTAR