Erregistro formularioa

Please fill up the form below:

Zer ikusi

ZER IKUSI

Herria

Mendiz inguraturik, Aresoko baserri, baratze, belaze, borda eta galtzada-harrizko kaleek, xarmangarri egiten dute paisaia.

Konbentzio gerran, 1794.urtean, frantziarrek herriari su eman zioten. Hau dela eta, herriko arkitektura XVIII mendez geroztikoa da.
Eliza herriaren goiko aldean dago. Herri gunean, Astomela errekaren inguruan, herriko eskola, palazioa eta hainbat etxe daude.

Gainontzeko etxaldeak, herri gunetik urrunxeago daude, inguru aldapatsuan eraikiak. Etxe gehienak bakarrak dira, beheko solairua -ikuilu eta nekazal tresnak jasotzeko erabilia- eta bi edo hiru solairuko etxeak. Azken urteetan, inguruari egokitutako arkitektura zainduko etxebizitzak egin dira.

Udaletxearen azken proiektuetako bat, herrian wifi sistema jartzea izan da. 6 antena daude herrian banatuak eta herria bisitatzen duen orok, herriko edozein tokitan aurkituko du interneteko seinalea.

Aipatzekoa da ere, Areso Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaide dela.

Monumentu Zibilak

Aresoko Udaletxea

ARESOKO UDALETXEA

Herriko plazan dago, 1924.urtean eraikia. 4 solairuko harrizko eraikina da. Beheko aldean, arkupeak; puntu erdiko 5 arku handi eta alboetan 2 txikirekin. 3 Solairuetan balkoiak ditu eta teilatupean armarri rococoa.

INDIANOEN ETXEAK

Ameriketara joandako aresoarrek (Domingo Nazabal Leizagoiena eta Domingo Aranalde Nazabal) herrira itzultzean egindako etxeak dira. Tartean, herriko eskola, estilo kolonialekoa, 1922 eraikia. Palazioa izenarekin ezagutzen dugun estilo bereko etxea eta Igaldea etxea.

GARBITEGI OKTOGONALA

1916. urtean eraiki zen garbitegi oktogonal bitxia. Berriki, berreskuratua izan da. Eskola ondoan bada, urte berean eraikitako garbitegi lauki bat.

Monumentu Erlijiosoak

JASOKUNDEKO AMA BIRJINAREN ELEIZA
XIX. mende hasieran eraikitako estilo neoklasikoko eliza, herriaren kaxko batean dago. XIII. mendean zaintza dorrea zegoen lekua alegia.

Frantziarrek herriari su eman zioten eta eskultura batzuk baino ez dira errekuperatu. Elizak kontserbatu duen obrarik zaharrena, Erdi Aroko bataiarria da.

Gaur egun ikus dezakegun dorrea, Domingo Aranzabal indianoak 1908an, herriari oparitutako dorrea da. 2008an berritu zuten eliza, eta kolore deigarriz margotu dute.

SANTA KRUZ BASELIZAK

SANTA KRUZ BASELIZAK

Inkisizio garaian XVI. bukaeran, Ulizar mendian eraiki zen, gaur egun arrasto batzuk baino geratzen ez den Santa Kruz baseliza. Sorginkeria puntutzat jo zuen elizak Ulizarko kaxkoa eta ingurua purifikatu asmoz eraiki zen. 1820ko elurte eta eguraldi gogorrekin jausi eta 1851/2an gaur egun, Arinbe parajean ezagutzen den izen bereko baseliza eraiki zen.

Txangoak Areso Inguruan

PROBINTZIETAKO ABELBIDEA

Iruñerrian hasi eta Gipuzkoan bukatzen den bide hau (GR 9), Zezenen bidea bezala ezagututa izan da. Ibilbide historikoa da, bide honetatik eramaten baitzituzten Bardeetatik eta Nafarroa hegoaldetik zezenak, Azpeitia eta probintziako herrietara.4-5 egunetan egiten da ibilbidea, eta paisaia aldaketa nabarmenak eskaintzen ditu, Iruñerriko landa lehorretik, Kantauriar isurialdeko klimari dagokion paisaia berderaino.

Informazio gehiago: www.rutastrashumantes.org

PLAZAOLAKO BIDEA

Iruña eta Donostia lotzen zituen, Plazaola trenaren ibilbidea txango oso polita da inguruaz gozatzeko. “Ibilbide berde” bezala izendatua, bizikletaz edo oinez, XX. mende hasieran Plazaolako tren hark egiten zuen bidea egin daiteke.

Web: www.plazaola.org

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, más información.

ACEPTAR