Erregistro formularioa

Please fill up the form below:

Historia

HISTORIA

Aresori buruzko lehenengo dokumentu idatziak 1192. urtekoak dira, Nafarroako erregeak, Antxo VI. Jakintsuak, Leitza eta Aresori foruak onartu zizkionekoak.

Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan duen kokapenagatik, zaintza dorrea zegoen, gaur egun eliza dagoen lekuan. Arturo Campion idazleak (Iruña 1854 – Donostia 1937), bere lehen nobelan “Don Garcia Almorabid”en, Aresoko dorretxean kokatzen du nobelako Azeari Sumakilla bidelapurraren bizilekua.

1444.urtean, Gaztelaren aurkako gerran, gipuzkoarrek Areso eta Leitza bereganatu zituzten; hau dela eta, Vianako printzeak 30 urtez zergak kendu zizkion herriari.

Orduan gertatuak, bertso hauetan jasoak geratu dira;

“Tolosar pizkorrak arin ta garboso,
Nafartarren lurrean sarturik eroso;
Artu zituztelako Leiza eta Areso,
Fama andia zeban Gipuzkoa jaso.”

1770.urtean, Leitzatik banatu zen, herri izaera jasoz. Gaur egun ezagutzen dugun armarria ordukoa da.

1794.urtean Napoleonen tropek, Konbentzio gerran, herria erabat suntsitu zuten, frantziarrek su eman baitzioten herriari. Ondorioz, herrian kolera kasuak egon ziren. Ahoz-ahoko tradizioak dionez, Gorrititik San Migel aingerua etorri zen, berarekin elurra ekarri eta gaixotasuna erradikatu zuelarik. Elizan aurkitutako dokumentuetan, garai honi dagokion egoera idatzi honetan jasotzen da:

“Frantsez ijara luzeak,
bean gisa jarri gaituzte goseak,
hamalau laguneko famili batean
ane bat ta erdi, ardo hilabetean.
Artoa eskas, kalabazak jaki.
Gu nola bizi garen.
Gure Jainkoak badaki”.

ARESOKO KONDAIRA

 

Kondaira zaharrak dioenaren arabera, Areson ba omen zen dorretxe edo gaztelu txiki bat, eta bertan bizi izan omen zen Azeari Sumakila, Aresoko bidelapurra. Gaizkile ezagun honen istorioa Arturo Kanpionen Don García Almorabid lanean agertzen da. Azeari Sumakila pertsonaia historikoa izan zen eta benetako izena Don Pedro Martiniz de Oyanederra zuen. Jauntxo noblea zen, eta kontatzen denez, Doña Elvira haren emaztea azken hatsa ematekotan zela, Don Pedrori deitu zion sekretu bat aitortu nahi ziola eta: zituzten hiru seme-alabetatik bat ez zen Don Pedrorena, ezkontzaz kanpoko harreman baten fruitu baizik. Jauntxoak, amorruaren amorruz hiruen bila joan eta emaztearen ohe ondora ekarri zituen, eta zein ez zen berea galdetu, baina emazteak txintik ere ez zuenez esaten, hantxe lotu eta su eman zien denei. Burua galduta ihes egin zuen, norabide jakinik gabe, bere zaldia akiturik geratu zen arte. Don García Almorabiden aurrera preso eraman zutenean, heriotz zigorra jarri zioten. Don García, ordea, haurtzaroko lagun mina zuen, eta zigorra betetzearen plantak egin eta ihes egiten utzi zion, betirako basailutza zin egitera behartu ondoren. Horrela desagertu zen Don Pedro, eta Azeari Sumakila agertu, eta gaizkile talde batekin, Aresoko dorrean jarri zen.

1276an gerrarako laguntza eskatu zion Don Garcíak Azeari Sumakilari. Heldu zenean, aspaldi Azearik berak Lur Saindutik Doña Elvirarentzat ekarri zuen erlikiak gordetzeko kaxa deskubritu zuen, eta honelaxe jakin zuen Don García lagun mina izan zela emazte Doña Elviraren maitale sekretua. Azeari bere mendietara itzuli zen orduan, mendeku hartzeko asmoarekin. Don García Andiako mendilerroan erori zen bere eskuetan eta berehala ulertu zuen azken ordua iritsi zela: harrikatuta hil zuten, adulteriogileentzako zigorrarekin, alegia.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, más información.

ACEPTAR
Aviso de cookies