Erregistro formularioa

Please fill up the form below:

Agurra

Ongi etorri, Aresoko web orrira!

Web orri honen helburua, gure herria ezagutzera ematea eta Udalaren inguruan sortzen den informazioa herritar guztien eskura jartzea da.

Beraz, Aresori buruzko informazio zabala eskaintzeaz gain, hemendik aurrera Udaleko aktak, tramitazio elektronikoa eta Udalarekin kontaktuan jartzeko bidea izango da web orri honetan.

Teknologia berriez baliatuz herritar zein bisitariei interesagarria izan dakiekeen informazioa eskuragarri izango da beraz, herriaren nondik norakoak edonoren eskura jarriz etxeko aulkitik mugitu beharrik izan gabe.

Bidaia birtual honetan, bertako historia,ekonomia, ohiturak, kultura ezagutu eta bide batez bertara hurbildu eta gure herriaren eta inguruaren edertasunaz gozatzeko gonbitea luzatzen dizugu.

Besterik gabe, gure web orria gustuko izango duzulakoan, agur bat luzatzen dizugu eta gogoan izan, zure bisitaren zain geratzen garela Areso oraindik ederragoa baita zure begiez ikusterakoan.

Ongi izan,

 

Jose Otermin Echarri.

Aresoko Alkatea

Herria
Aresoko Udaletxea
Areso-udala1-01

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, más información.

ACEPTAR
Aviso de cookies