Erregistro formularioa

Please fill up the form below:

Pribatutasun politika

PRIBATUTASUN POLITIKA

Aresoko Udalak (aurrerantzean, Udala) pribatutasun politikarako agiri hau prestatu du, Udalak berak datu pertsonalizatuez egiten dituen tratamenduen gainean interesa duen jende orori ahalik eta argibiderik zabalena emateko.

Argibide hau eskuratzen duen edonork ez badu informazioa ulertzen, aukeran du jotzea entitateak Datuak Babesteko duen ordezkariarengana areso@areso.eus bere datu pertsonalen tratamenduari dagozkion kontuak oro argitu diezazkion.

Gomendagarria da datu pertsonalak web galdetegien bidez edota udal-bulegoetan eskura daudenen bidez eman aurretik, erabiltzaileak Oinarrizko Argibidea arretaz irakurtzea, galdetegietan laburbildurik ageri baita. Erabiltzaileak edonoiz eskura ditzake argibide gehiago, pribatutasun politika honetara joz.

 

NOR DA TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Aresoko Udala da. Udalaren helbidea: Eliz bidea, z/g  31876 Areso (Nafarroa)

Telefonoa: 948 51 03 27

Harremanetarako helbidea: areso@areso.eus

 

ZER XEDEREKIN TRATATZEN DIRA ZURE DATUAK?

Udalak hainbat xedetarako tratatzen ditu datu pertsonalak, Udalak berak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzarekin bat; tratamenduak tratamendu-jardueren erregistroan daude eskuragai.

Jarduera bakoitzean, tratamenduaren xedea adierazia dago.

Hona hemen webaren bidez jasotzen diren datu pertsonalen tratamenduen xedea:

– Interesdunen eskaerei erantzutea, eta haiekin harremanetan jartzea eskaerei lotutako argibide xeheagoak eskaintzeko.

– Web galdetegiaren bidez abiarazitako iradokizunak eta kexak bideratzea.

ZER OINARRIK LEGITIMATZEN DU DATUEN TRATAMENDUA?

Datuak lege-betebeharrak betetzeko tratatzen dira, betiere interes publikoaren alde egindako eginkizunak betetze aldera edo botere publikoak gauzatze aldera; halaber, kontratu bat gauzatze aldera edota baimenean oinarriturik; baimena, betiere, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.

Eskura duzu Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokion lege-oinarria:  tratamendu jardueren erregistroa.

ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DITU UDALAK DATUAK?

Oro har, emandako datu pertsonalak gordeko dira datu horiek eskatzeko helburua betetzeko behar den bitartean; hala ere, Udala artxiboei eta dokumentazioari buruzko foru araudiari dago lotuta, eta bereziki, ekainaren 14ko 51/2016 Foru Aginduari, hots, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emandakoari, Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituenari, hain zuzen.

Hona hemen kontsultagai tratamendu bakoitzari dagokion irizpidea datuak noiz arte gordetzeko: tratamendu jardueren erregistroa.

NORI JAKINARAZTEN ZAIZKIO DATU PERTSONALAK?

Oro har, datuak soilik jakinarazten dira lege-betebeharrik badago, baina beste datu jakinarazpen batzuk izan daitezke, tratamendu legitimoko beste kasu batzuetan oinarrituta. Kontsultagai dituzu Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagozkion hartzaileak:  tratamendu jardueren erregistroa.

Halaber, hirugarrenek izanen dituzte datu pertsonalak eskura, baldin eta Udalak haiekin kontratatzen badu datuen tratamendua dakarren zerbitzuren bat. Kasuotan, kontratu batean oinarriturik eginen da sarbidea. Kontratuak berme guztiak izanen ditu barne, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluan xedatutakoarekin bat.

ZEIN DA DATUEN JATORRIA?

Oro har, Udalak tratatzen dituen datuak interesdunak berak emandakoak dira; hala ere, interesdunarengandik ez datozen beste datu tratamendu batzuk tratamendu jardueren erregistroan  zehazturik daude.

NOR DA DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA?

Datuak Babesteko Ordezkaria (DPD) pertsona fisiko edo juridiko bat da eta eginkizun hauek ditu: araudia betetzen ari ote den gainbegiratzea; arduraduna aholkatzen du datu pertsonalen babesari dagokionez; eta oinarrizko eskubide hori betetzen dela bermatzea. Datuak Babesteko Ordezkariak ez du jarraibiderik jasotzen bere eginkizunen betekizunean eta sekretua edo konfidentzialtasuna gordetzera behartua dago.

Udalak Datuak Babesteko bere Ordezkaria izendatu du. Edonor jar daiteke harekin harremanetan datuak tratatzeari buruzko zalantzak argitzeko edota dagozkion eskubideak erabiltzeko edota arlo horri buruzko iradokizun nahiz erreklamazio oro egiteko. Interesdunak erreklamazioa egin dezake huraxe Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aurkeztu baino lehen. Kasu horretan, Datuak Babesteko Ordezkariak bi hilabeteko epean jakinaraziko dio interesdunari, huraxe jasotzen denetik aurrera, zer erabaki hartu den erreklamazioari buruz.

Udalaren helbidea erabili beharko da ordezkariarekin harremanetan jartzeko, dela helbide elektronikoz (areso@areso.eus), dela posta arruntaz. Helbidea politika honen hasieran adierazia dago.  (Datuak Babesteko Ordezkariarentzat).

 

ZER ESKUBIDE DITUZTE INTERESDUNEK?

Interesdunek eskubide hauek erabil ditzakete:

– Datuak eskuratzeko eskubidea: informazioa eskuratzeko eskubidea Udalak interesdunaren datuak tratatzen ari den edo ez jakiteko, eta tratatzen ari bada, zertarako, zer kategoria duten tratatzen diren datuek, noiz arte gordeko dituen, datuen jatorria, eta erabaki automatizaturik ote den, profilak osatzea barne.

– Datuak zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerren edo osagabeen zuzenketa lortzeko eskubidea.

 – Datuak ezabatzeko eskubidea: datu pertsonalen ezabaketa lortzeko eskubidea, betiere inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

– Datuak jada beharrezkoak ez badira jaso ziren xedeetarako.

– Interesdunak baimena kentzea.

– Interesduna tratamenduaren aurka egotea.

– Interesdunak uste izatea datuak legez kanpo tratatu direla.

– Legeak agindurik ezabatu behar direnean.

– Datuak eskuratu badira informazioaren gizartearen zerbitzu baten ondorioz, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 1. atalaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.

– Aurka egiteko eskubidea: tratamendu jakin bati aurka egiteko eskubidea, interesdunaren egoera partikularrarekin lotutako arrazoien ondorioz, tratamendua ordezkariaren interes legitimoan oinarritua dagoenean.

– Eramangarritasun eskubidea: Udalari emaniko datuak formatu egituratu batean jasotzeko eta beste ordezkari batengana bidaltzeko eskubidea, betiere bi inguruabar hauek gertatzen direnean:

– Tratamendua baimenean edo kontratu batean oinarritua izatea.

– Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egitea.

– Mugaketa eskubidea: datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, betiere baldintza hauetako bat betetzen bada:

– Interesdunak bere datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzea.

– Tratamendua legez kontrakoa izatea, eta interesduna datuen ezabaketaren aurka egotea eta, horren ordez, datuen erabilera mugatzeko eskatzea.

– Ordezkariak, jada, datuak behar ez izatea tratamenduaren xedeetarako, baina interesdunak, ordea, bai, erreklamazioak egiteko, gauzatzeko edota defenditzeko.

– Interesduna tratamenduaren aurka agertu da eta tratamendua mugatzeko eskatu du, ordezkariaren arrazoiak interesdunaren gainetik ote dauden egiaztatu bitartean.

– Kontrol Agintariaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea (aepd.es), interesdunaren iritziz tratamendua bat ez badator indarrean dagoen araudiarekin.

Interesdunek hainbat bide dituzte aurreko eskubideak erabiltzeko:

– Udal bulegoetara joanda edota posta arruntaz eskatuta: Eliz bidea p.k. 31876 Areso (Nafarroa)

– Datuak babesteko ordezkariarengana joz: areso@areso.eus

 

TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA

Erregistro hau argitara eman beharko da, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 Foru Legearen 6. artikuluarekin bat www.areso.eus- DATUEN BABESA

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, más información.

ACEPTAR
Aviso de cookies