2018ko USO PARADEN ENKANTEA

  • 14 Ira 2018
  • Areso Udala

ARESOKO USO PARADEN ENKANTEA 2018-2019: Lehen enkantea: 2018ko irailaren 22an, 19:00etan Aresoko Udaletxean.

Boz gorako enkantea eginen da, parada independenteen arabera, eta gehikada tantoak HAMAR eurokoak izanen dira

Behin-behineko esleipenean errematatzaileak prezio horren %10eko FIDANTZA ordainduko dio Udalari.

Postua 2017 esleipena 2018 hasiera prezioak Postua 2017 esleipena 2018 hasiera prezioak
1go postua 300 300 15go postua 230 180
2go postua 600 600 16go postua 170 180
3go postua 600 600 17go postua 210 180
4go postua 600 600 18go postua 0 180
5go postua 300 300 19go postua 0 180
6go postua 0 180 20go postua 0 180
7go postua 150 180 21go postua 300 300
8go postua 150 180 22go postua 0 300
9go postua 150 180 23go postua 0 Usoa
10go postua 150 180 24go postua 0 Usoa
11go postua 150 180 25go postua 0 Usoa
12go postua 150 180 26go postua 220 180
13go postua 160 180 27go postua 150 180
14go postua 310 180

Esleitu gabe gelditutako parada guztietarako, eta legezko epearen barruan dagokion hobekuntza lortu dutenetarako, bigarren enkantea eginen da. Bigarren enkante hori behin betikoa izanen da, eta 2018ko irailaren 29an eginen da, larunbata, arratsaldeko 7etan.

ARESOKO USO PARADEN ENKANTEA 2018-2019: Bigarren enkantea: 2018ko irailaren 29an, 19:00etan Aresoko Udaletxean.

ENKANTE PARADAK:

  • Aurreko astean zehar seiren baten hobekuntza jaso duten uso paradak enkantera aterako dira berriz.
  • Lehenengo enkantean hutsik gelditu diren uso paradak enkantera aterako dira.
  • Hobekuntza eskaintzarik jaso ez dutenak, behin betiko esleituak geldituko dira eta ez dira 2. enkantera aterako.

BEHIN BEHINEKO FIDANTZAREN ITZULKETA: lehenengo enkantean %10eko fidantza jarri dutenei, bueltatuko zaie, edo erremateagatik ordaindu behar dutenetik deskontatu.

ORDAINDU BEHARREKOA:

  • Behin betiko errematearen zenbatekoa
  • % 21eko BEZa.
  • Postu bakoitzeko 50€-ko fidantza jarri beharko da postua garbi eta egoera onean mantendu dadin (postuaren errebisioa abenduaren 31an egingo da eta honen aurretik ez da fidantzarik egingo).
Adibidea Errematearen prezioa %21 BEZ Fidantza 50€ OSOTARA

Ordaintzera.

1 150 31,5 50 231,5
2 300 63 50 413
3 600 126 50 776

 

ESLEIPEN TXARTELAK: Behin betiko esleipena egin ondoren, Udalak dagokien esleipen-txartelak emanen dizkie esleipendunei.

2018-2019 uso paraden oinarriak

Egin iruzkina