ESKOL-ETXEKO OBRA

  • 11 Abe 2020
  • Areso Udala

UDALAREN JAKINARAZPENA

 

ARESOKO UDALAK JAKINARAZTEN DU

 

Eskol-Etxeko inguratzailearen hobekuntzen proiektuaren obra eta proiektuaren idazketa gauzatzeko, zeinak osotara BEZa barne 76.057,74€ko inbertsioa suposatzen duen obra gauzatzeko, Aresoko Udalak Nafar Gobernuko dirulaguntza bat jasoko duela jakinarazten da.

 

TOKI ADMINISTRAIOAREN ETA DESPOPULATZE DEPARTAMENTUAK zehazki 2020ko irailaren 15eko 484/2020 Ebazpenaren bitartez Toki Inbertsioen Planaren baitan 29.369,40€ko zenbatekoa egokitu dio Aresori.

 

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAK abenduaren 5 225/2019 Ebazpenaren bitartez igorritako dirulaguntza deialdira aurkeztu zen Aresoko Udala. 2020ko ekainaren 16ko Ebazpen bitartez, onartutako Udalen zerrenda ebatzi zen. Aresoko Eskol-Etxeko inguratzailearen hobekuntza lanen proiektua onartuen artean azaltzen bada ere, dirulaguntzako partida kontuan izanik, Aresoko Udalak gaur egun ez du dirua jasotzeko aukera izango duen inguruko bermerik.

 

Dena den, eta dirulaguntzako oinarriak aintzat hartuta, baliteke onartutako beste Udalek euren proiektuak gauzatzeari uko egitea eta ondorioz, Aresoko Udala dirulaguntzaren onuradun bilakatzea. Kasu honetan Aresok gehienez 36.485’49€ jasoko lituzke.

Egin iruzkina