BASO USTIAPENERAKO ENKANTE PUBLIKOA
Aresoko Udalak, 2024ko urriaren 16an egindako osoko bilkuran, Merku, Atxulegi, Otaberro, Elutseder eta Urteaga parajeen ustiapenaren aprobetxamendurako enkantearen prozedurari hasiera ematea onetsi zuen, 2024ko urriaren 25ean Diario de Noticias egunkarian eta azaroaren 5eko 224. NAO-n argitaratu zen iragarkia.
Enkantea eta ustiapena arautuko duten oinarrien 5. oinarriaren arabera, enkatea hura iragartzen duen iragarkia NAOn argitaratu eta ondorengo egunetik hasita 20 egun naturalean ospatuko da, arratsaldeko 15:00etan. Beraz, Merku, Atxulegi, Otaberro, Elutseder eta Urteaga parajeen ustiapenaren aprobetxamendurako enkantea 2024ko azaroaren 25ean, 15:00etan Aresoko Udaletxean ospatuko da.
Eskaintzak aurkezteko epea enkantea ospatu baino 30 minutu lehenago bukatuko da.
Informazioa zabaldu nahi izanez gero: areso@areso.eus
2024ko azaroaren 25ean eguerdiko 14:35etan kontratazio-mahaia eratu da eta eskaintzarik aurkeztu ez dela konprobatuta, enkantea HUTSA utzi da.
Bigarren enkanterako deialdia egin da, %10eko beherapenarekin, hau da, 24.504,70 eurotan.
Bigarren enkantea 2024ko abenduaren 16an, arratsaldeko 15:00etan egingo da, Aresoko Udaleko Osoko bilkuren aretoan. Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 16an, arratsaldeko 14:30etan bukatuko da.
2024.11.25 EPAIMAHAIA ERATZEKO AKTA