BASO USTIAPENERAKO ENKANTE PUBLIKOA

  • 06 Aza 2024
  • Areso Udala

 

 

 

Aresoko Udalak, 2024ko urriaren 16an egindako osoko bilkuran, Merku, Atxulegi, Otaberro, Elu­tseder eta Urteaga parajeen ustiapenaren aprobetxamendurako enkantearen prozedurari hasiera ematea onetsi zuen, 2024ko urriaren 25ean Diario de Noticias egunkarian eta azaroaren 5eko 224. NAO-n argitaratu zen iragarkia.

Enkantea eta ustiapena arautuko duten oinarrien 5. oinarriaren arabera, enkatea hura iragartzen duen iragarkia NAOn argitaratu eta ondorengo egunetik hasita 20 egun naturalean ospatuko da, arratsaldeko 15:00etan. Beraz, Merku, Atxulegi, Otaberro, Elu­tseder eta Urteaga parajeen ustiapenaren aprobetxamendurako enkantea 2024ko azaroaren 25ean, 15:00etan Aresoko Udaletxean ospatuko da.

Eskaintzak aurkezteko epea enkantea ospatu baino 30 minutu lehenago bukatuko da.

Informazioa zabaldu nahi izanez gero: areso@areso.eus

2024ko azaroaren 25ean eguerdiko 14:35etan kontratazio-mahaia eratu da eta eskaintzarik aurkeztu ez dela konprobatuta, enkantea HUTSA utzi da.

Bigarren enkanterako deialdia egin da, %10eko beherapenarekin, hau da, 24.504,70 eurotan.

Bigarren enkantea 2024ko abenduaren 16an, arratsaldeko 15:00etan egingo da, Aresoko Udaleko Osoko bilkuren aretoan. Eskaintzak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 16an, arratsaldeko 14:30etan bukatuko da.

2024ko abenduaren 16an eguerdiko 14:35etan kontratazio-mahaia eratu da eta eskaintzarik aurkeztu ez dela konprobatuta, enkantea HUTSA utzi da.

PLEGU ADMINISTRATIBOA

PLEGU TEKNIKOA

2024.11.25EKO AKTA

2024.11.25 EPAIMAHAIA ERATZEKO AKTA

2024.12.16 ENKANTEAREN ONDORENGO AKTA