1) TRATAMENDUAREN JARDUEREN ERREGISTROA
2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EBko Erregelamenduaren 30. artikuluarekin bat, Udalak bere ardurapean egindako tratamendu-jardueren Erregistro eguneratu bat egin eta gorde beharko du formatu elektronikoan, honakoak adierazita:
– Tratamenduaren eta DPOren Arduradunaren izena eta harreman-datuak.
– Tratamenduaren xedeak.
– Interesdunen kategorien deskribapena.
– Datuen kategorien deskribapena.
– Hartzaileen kategoriak.
– Datuak hirugarren herrialdeetara transferitzea, zer herrialde diren adierazita, eta berme egokien dokumentazioa.
– Ahal denean:
– Datu-kategoria bakoitza ezabatzeko epe aurreikusiak.
– Segurtasunezko neurri teknikoen eta antolaketa arlokoen azalpen orokorra.
Tratamenduaren Arduradunek, edo haien Ordezkariek, Jardueren Erregistro hori jarri beharko dute kontrol Agintariaren eskura, Agintariak eskatzen duenean.
2) DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIAREN EGINKIZUNAK
Aresoko Udalak Datuak Babesteko Ordezkaria izendatu du, EBko 2016/679 Erregelamenduaren 37.1. a) artikuluak ezarritakoarekin bat (DBEO).
Hona Datuak Babesteko Ordezkariak egin beharreko eginkizunak, DBEOn bildutakoarekin bat:
– Zer betebehar dituzten azaltzea eta aholkuak ematea tratamenduaren arduradunari eta enplegatuei, DBEOrekin bat, bai eta EBn edo Estatu kideetan datuak babesteko indarrean dauden bestelako xedapenei jarraiki ere.
– Gainbegiratzea bete dadila bai DBEOn xedatutakoa, bai EBn edo Estatu kideetan datuak babesteko indarrean dauden bestelako xedapenak, bai datu pertsonalak babesteko arduradunaren politikak, barne dela datuak tratatzeko lanetan ari diren langileen arduren banaketa, kontzientziazioa eta prestakuntza; halaber, kasuan kasuko auditoriez arduratuko da.
– Aholkularitza eskaintzea (halakorik eskatzen bazaio) datuak babesteari buruzko eraginaren ebaluazioaz, eta haren aplikazioa gainbegiratzea, DBEOko 35. artikuluarekin bat.
– Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin lankidetzan aritzea.
– Kontrol arloko agintariekin harremana izatea tratamenduari dagozkion gaietan, barne dela DBEOren 36. artikuluak aipaturiko aldez aurreko kontsulta, eta kasua bada, beste edozein konturen gaineko kontsultak egitea.
Datuak babesteko ordezkariak behar bezalako arreta jarriko du tratamendu lanei loturiko arriskuetan, bere eginkizunak egiterakoan, kontuan harturik tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta xedeak.
Datuak babesteko ordezkariak ez du inolako jarraibiderik jaso behar bere eginkizunei buruz.
Interesdunek datuak babesteko ordezkariarengana jo dezakete, bai beren datu pertsonalei dagozkien kontu orotan, bai beren eskubideak erabiltzeari dagozkionetan, DBEOren babesean areso@areso.eus
Datuak babesteko ordezkariak bere eginkizunei buruzko sekretua edo konfidentzialtasuna mantendu beharko du.
3) TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN DATUAK
4) UDALAK EGITEN DITUEN DATI TRATAMENDUAREN GAINEKO ARGIBIDE ZABALAGOA. ERREGELAMENDUA (EB) 2016/679 (DBEO)
Areso Udalak agiri hau prestatu du, interesa duen jende orori ahalik eta argibiderik zabalena emateko, Udalak berak datu pertsonalizatuez egiten dituen tratamenduen gainean.
Argibide hau eskuratzen duen edonork ez badu informazioa ulertzen, aukeran du datuak babesteko entitateko ordezkariarengana jotzea, (areso@areso.eus), bere datu pertsonalen tratamenduari dagozkion kontuak oro argitu diezazkion.
Nor da Tratamenduaren Arduraduna?
Tratamenduaren arduraduna Aresoko Udala da. Helbidea: Eliz bidea, p.k. 31876 Areso (Nafarroa).
Zer xederekin tratatzen dira zure datuak?
Udalak hainbat xedetarako tratatzen ditu datu pertsonalak, Udalak berak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzarekin bat; tratamenduak tratamendu-jardueren erregistroan daude eskuragai. Jarduera bakoitzean, tratamenduaren xedea adierazia dago.
Zer oinarrik legitimatzen du datuen tratamendua?
Datuak tratatzen dira, Udalak bere lege-betebeharrak bete ditzan, interes publikoaren alde egindako eginkizunak betetze aldera edo botere publikoak gauzatze aldera, kontratu bat gauzatze aldera edota baimenean oinarriturik; baimena, betiere, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.
Eskura duzu Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokion lege-oinarria: jardueren erregistroa.
Zenbat denboraz gordetzen ditu Udalak datuak?
Oro har, emandako datu pertsonalak gordeko dira datu horiek eskatzeko helburua betetzeko behar den denborarako; hala ere, Udala artxiboei eta dokumentazioari buruzko foru araudiari dago lotuta, eta bereziki, ekainaren 14ko 51/2016 Foru Aginduari, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emandakoari, Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituenari, hain zuzen.
Nori jakinarazten zaizkio datu pertsonalak?
Oro har, datuak soilik jakinarazten dira lege-betebeharrik badago, baina beste datu jakinarazpen batzuk izan daitezke, tratamendu legitimoko beste kasu batzuetan oinarrituta. Kontsultagai dituzu Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagozkion hartzaileak: jardueren erregistroa.
Zein da datuen jatorria?
Oro har, Udalak tratatzen dituen datuak interesdunak berak emandakoak dira; hala ere, interesdunarengandik ez datozen beste datu tratamendu batzuk jardueren erregistroan zehazturik daude.
Zer eskubide dituzte interesdunek?
Interesdunek Udaletik baieztapen bat jasotzeko eskubidea dute, beraiei dagozkien datu pertsonalak Udala tratatzen ari den edo ez jakiteko.
Horrez gain, eskubide hauek erabil ditzake:
– Sarbidea: zer datu pertsonal tratatzen diren jakiteko, barne dagoela honakoari buruzko informazioa: xedeak, datuen kategoria, datuak gordetzeko epeak, hartzaileak, jatorria (interesdunak berak emandakoak ez badira), eta beste eskubide batzuen erabilerari buruzko informazioa.
– Zuzenketa: datu okerrak zuzendu daitezen, edota datu osagabeak adierazpen gehigarri baten bidez osa daitezen.
– Ezabaketa: Datuak ezabatzea eskatzeko, hori zilegitzen duen inguruabarrik gertatzen bada, DBEOn adierazitakoen artean.
– Mugaketa: Udalak denboraldi batez datuak tratatu ez ditzan, DBDOn adierazitako baldintzetako bat betetzen bada.
– Eramangarritasuna: interesdunak Udalari eman dizkion datuak eskuratzeko (interesdunari dagokionak), betiere formatu egituratuan, irakurketa mekaniko eta erabilera arruntekoan. Dena den, eskubide hori soilik bete daiteke, baldin eta interesdunak tratamendua egiteko baimena ematen badu, edota kontratu bat gauzatzeko bada, betiere tratamendua automatizatua bada.
– Aurka egitea: Udalak interesdunaren datuak tratatzeari utz diezaion, interesdunaren egoera partikularrari lotutako arrazoiak kontuan hartuta, eta tratamendua interes publikoan edo botere publikoen erabileran oinarritua dagoenean.
– Baimena kentzeko eskubidea. Udalak egiten duen tratamenduren bat interesdunaren baimenean oinarritua badago, interesdunak edozein unetan du baimena kentzeko eskubidea, baina horrek ez dio eraginen aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.
Interesdunek hainbat bide dituzte aurreko eskubideak erabiltzeko:
– Udal bulegoetan, bertara joanda edo posta arruntez: Eliz bidea, p.k. 31876 Areso (Nafarroa). Bietan nortasun agiri bat eskatuko zaie.
– Datuak babesteko ordezkariarengana joz (areso@areso.eus).
Interesdunek, halaber, erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es), beren iritziz tratamenduak ez badatoz bat indarrean dagoen araudiarekin.