HEZIKETARAKO ETA HEZKUNTZARAKO DIRULAGUNTZA

  • 21 Eka 2021
  • Areso Udala

Aresoko Udalak ikasleei dirulaguntza ematea erabaki du, heziketa eta hezkuntzarako gastuak ordaintzeko. Laguntzak honako ezaugarriak izango ditu:

Laguntzaren zenbatekoa: egiaztatzen den gastuaren %50; gehienez ere 100 euro urteko eta ikasleko.

Laguntza jasotzeko baldintzak:

  • 2020an burututako jarduerak.
  • 16 urte bitarteko gazte eta haurrak.
  • Areson erroldatuak, gutxienez urte bateko antzinatasunarekin.
  • Heziketan edo hezkuntzan izandako gastua egiaztatu behar da fakturen, ordainagirien edo antzeko agirien bidez.
  • Kirol jarduerei dagokienez, ikastaro ez lehiakorrak hartuko dira kontuan, adibidez igeriketa ikastaroak.

Dokumentazioa aurkezteko epea: Ekainaren 21etik uztailaren 23ra.

 

Eskaera orriak Udaleko Batzar Aretoan daude eskuragarri eta behin beteta, eskatzen diren agiriekin batera, Idazkaritzara ekarri edo areso@areso.eus helbidera bidali beharko dira.