USO PARADEN ENKANTERAKO DEIALDIA 2017-2018

  • 13 Ira 2017
  • Areso Udala

USATEGIEN ENKANTEA 2017-2018

Aresoko Udaleko osoko bilkurak, 2017ko abuztuaren 1an ospatutako ohiko Udal Batzan, Urteaga eremuan kokatuak dauden eta Areso-Arribe-Atalluko NA-10.562 ehiza barrutiaren parte diren usategien enkantearen baldintza-orria onartu zuen, 2017-2018ko denboraldirako eta urte bateko epearekin.

Enkantea ahozko prozeduran eginen da Udaleko osoko bilkuren aretoan honako datetan:

– Lehen enkantea: irailaren 23an, larunbata, arratsaldeko 19:00tan.

– Bigarren enkantea: irailaren 30an, larunbata, arratsaldeko 19:00tan.

Baldintza-orria Udaletxeko Idazkaritzan ikus daiteke.

Areson, 2017ko abuztuaren 1an. Alkatea, Ur Alguero Chivite.

 

2017-2018 uso paraden oinarriak